Laguntza Argia Ikastolarentzat

Urriaren 20ean ospatu zen Nafarroa Oinez Tuteran eta, arratsaldean eguraldiak izan zuen okerrerako joera medio, ez dute behar besteko emaitza ekonomikoa lortu beraien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

Hori dela eta, bi aukera luzatu dute ekarpenak egiteko:

  • Ekonomikoki diru ekarpen bat eginaz hauetako kontu korronte batean:     
    • Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552
    • Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324
    • Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880
  • ​Nafarroa Oinezeko webgunean ibilbide birtualeko metro bat erosiz.