Manex Fuchs DBH 4.mailako ikasleekin

DBH 4. mailako ikasleek Manex Fuchs-en bisita izan zuten azaroaren 15ean. Manex AXUT! Antzerki konpainiako kidea da, hain zuzen ere, gauean Santa Anan eskaini zuten Zaldi Urdina antzerkiko aktoreetako bat. Bere bisita aprobetxatuz, Euskal Kultura gaiaren inguruko galdera sorta bat gertatu zuten ikasleek eta, Iker, Malen eta Idurrek izan zuten elkarrizketa egiteko ardura.

Antzerkigintzaz eta Zaldi Urdinaz gain, Manexen ibilbideaz, lana, euskararen egoera, euskal antzerkiari buruz..., aritu zitzaigun aktore behenafartarra. Baita heroinak eta droga kontsumoak 80ko hamarkadan utzitako arrasto gogorraz ere (hori da Zaldi Urdinaren gaia). Ikasleek gustura entzun zuten, bereziki antzerkia ikusteko sarrerak eskuratuta zeukatenek!!

Ikasle batek agurtu zuen moduan “Kaka pila zuretzako!!!” Eskerrik asko Manex!!!