Euskararen Eguneko ospakizunak

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna izanik, ospakizun ugari izan ziren gure ikastolan. Ekintzaz betetako eguna, ikastolan zein ikastolatik kanpo ere!

Goizean goiz motorrak berotzeko, Argitxoren bisita jaso zuten ikastolako txikienek. Galdera ugari egin zioten bere nondik norakoak jakiteko asmotan. Hau gutxi balitz, jolasteko gogoa zuten txikienek eta Argitxok aukera baliatu zuen beraiekin kantuan, jera-jeraka... ibiltzeko.

Lehen Hezkuntzan aldiz, arratsaldeko orduetan aritu ziren Euskararen inguruko ariketa-jolasetan. Euskarazko kantuak abestu, hitz kuttunenak idatzi, zenbaki eta letren lehiaketa, hiztegietan irakurritako esanahien hitz zuzena aurkitu..., bikain aritu ziren!

Batxilergoko ikasleek, KAFFKA antzerkiaz gozatu zuren eguerdi partean eta DBH-ko ikasleek arratsaldean TTAK Euskara taldeak antolatutako hainbat jolasetan aritu ziren.

Ilunkaran, Euskararen aldeko hainbat ekintza egin ziren kontzejupean, koplak eta euskal kantuak kantatuz, txokolatea dastatuz, ...2020an burutuko den Euskaraldia ere aurkeztu zen.