Gabonetako partiturak eskuragarri

Abenduaren 24ko eguerdian egiten den gabonetako kantu jirarako partiturak publiko egin ditugu. Partiturak ESTEKA HONETAN sakatuta deskarga ditzakezue. Egunean bertan 10:00etan ikastolako musika gelan elkartuko gara entsegua egiteko eta, komenigarria litzateke, aurrez ikastolako idazkaritzan edo musikako irakaslea den Iñakiri (basain@txantxikuikastola.eus) etorriko zaretela esatea.

Ikasle, guraso, langile edo Oñatiko herritar oro animatzen zaituztegu parte hartzera!