Tartalo, 1.zikloko ikasleen bidelagun

Tartaloren eskutik Euskal Mitologiako hainbat pertsonaia, Basajaun, laminak, galtzagorriak… ezagutzeko aukera izan dugu. Hori bai, aurrez Begibakarrak idatzitako pistak topatu eta jarritako erronkak zintzo-zintzo bete behar izan ditugu.
Azkeneko pista topatu dugunean… hau ezustekoa! Erronka berri bat proposatu beharrean, aretoan elkartzeko hitzordua jarri digu. Behera joan garenean, sorpresa! Irakasle ohi batzuk Errekamari antzezlana eskaini digute. Asko gozatu dugu Errekamari, Martin eta atso zaharrekin!
Mila esker Arantza, Arrate, Pili eta Tere. Artista bikainak benetan!
Eta zuri, Tartalo, guretzat behintzat, bidelagun aparta izan zara eta. Hurrengo arte!