Igartubeiti baserrira bisita

DBH 1. mailako ikasleak Ezkioko Igartubeiti baserria bisitatu genuen abenduaren 11an. Bertako museoan azalpenak jasotzeaz gain, baserria eta bere sagardorako dolarea ikusi genuen. Begiraleen azalpenez lagundurik XVII. mendeko baserri bizimodua ezagutzeko aukera paregabea izan zen.