Beskoitzeko ikastolaren aldeko krosa

Beskoitzeko Ikastolarekin burutzen ari garen elkartasun ekintzen barnean otsailaren 7an, ostirala, elkartasun krosak izango dira bai Bergaran, bai Oñatin. Egun horretarako leloa "EURO BAT BESKOITZEKO HAURRENTZAT" izango da.

Egun guztian zehar Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek korrikalditxoak egingo dituzte ekimen honen alde gure ikastolako ikasleek, eta arratsaldean nahi duen orok parte hartu ahal izango du kros herrikoian. Arratsaldeko krosaren aurretik eta ondoren ekintza desberdinak izango dira plazan; haurrentzako tailerrak eta mokadutxoa ere eskainiko da.

Oñatin:

11:00: HHko ikasleen krosa.
12:30: BHko ikasleen krosa.
15:00: LHko ikasleen krosa.
17:00etatik aurrera herriko plazan: txosna jan-edanarekin, marrazki-margoketa, aurpegi-margoketa, globoflexia...
18:00: Herri-krosa plazatik abiatuta.

 

Bergaran:

11:00: DBHko ikasleen krosa .
16:30: HH eta LHko ikasleen krosa.
17:00etan Seminarioko patioan: musika, elkartasun-kutxa, aurpegi-margoketa, jolas dinamikoak, pintxoak meriendatzeko...

Informazio gehiago hemen