Santa Ageda bezpera

Pasa den martitzenean, ohikoa den modura, Santa Ageda bezpera ospatu genuen ikastolan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Lehen Hezkuntzako ikasleak abestera irten ginen kalera. Kontzejupean alkatearen harrera jaso genuen eta guztiok Santa Ageda bezperako kantuak abestu ondoren, 5. mailako ikasleok koplak kantatu genizkion, tartean hainbat eskaera eginez.

Bere erantzuna segituan heldu da ikastolara: kopla bidez iritsi ere!!!

Etiketak: