"IZANDIG" egitasmoa martxan

Datorren otsailaren 18tik aurrera, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Ikastolen Elkarteak garatutako IZANDIG egitasmoan parte hartuko dute.

IZANDIG proiektuaren filosofia IKT-ekiko jarrera kritikoa sustatzean datza. Whatsapp, Instagram, postureoa, Fortnite… eta antzerakoak erabiltzean izaten dituzten jarrerak eta horien atzean dauden balioak lantzen direlarik.

Proiektu hau hiruhileko osoan zehar jorratuko da eta ikasleak ez ezik, irakasle eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute, helburu nagusia segurtasun digitala hezkuntza-komunitate osoan zabaltzea izanik.