DBH-ko ikasleak First Lego League-n parte hartuko dugu

Otsailaren 8an, DBHko dozena bat ikaslek, Arrasaten ospatuko den First Lego League (FLL) txapelketan hartuko dugu parte. Bertan, ikasturtean zehar jolastordutan burututako lana erakutsi ahal izango dugu. Batetik robot bat programatzen egindako lana, hainbat misio burutu ditzan eta bestetik berrikuntza proiektua, herriko hoditeria neke gutxiagorekin konpontzeko proposamenarekin.

Hori guztia, adin desberdineko ikaskideen arteko lankidetza jatorrean eta ikasteaz aparte, dibertituz! Ez da gutxi!