Geldialdi osasuntsua

Bizi ditugun garai berri hauetan gure ohiko bizimodua hankaz gora jarri da. Etxetik lanean ari gara guztiok gogor ikasturtea aurrera ateratzen eta sarritan ordenagailu aurrean denbora asko pasatzera behartuta gaude. Seguru zuetako asko lepoko, bizkarreko edo hanketako minak jota zaudetela. Ordu guzti hauek, aulki batean eserita eta ia mugitu gabe egonik gorputzeko muskuluak gogortzen ari zaizkigu. 

Ikastolako Gorputz Heziketako departamentua, gure osasunarekin kezkatuta, lanean ari garenean geldialditxo bat egiteko proposamen txukun hau prestatu digu eta gomendio hau ere luzatu digu:" Gogoratu lana oso garrantzitsua dela baina gure osasunak ez dauka preziorik eta guk ez badugu zaintzen ez digu inork zainduko!"

Zaindu zaitezte guztiok!