Irailean batxilergoko ikasleak Eslovakiara doaz

Bidaia hori dela eta, bertara joango diren ikasleen gurasoekin bilera izango da ekainaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

2014/2015 ikasturte berriaren atarian, Batxilergoko 1.mailan egongo diren ikasleak Eslovakiara joango dira eta bertan Kosice­ko Gymnázium Sv. Tomása Akvinského ikastetxeko ikasleekin ohiko elkartrukea izango dute. 

Hori dela eta, datorren martitzenian, hilak 24, arratsaldeko 18:00etan, ikastolan (Plazako eraikinean), bilera izango dute bidaiara joango diren ikasleen gurasoak eta arduradun lanetan arituko diren irakasleak.