5. eta 6. mailako ikasleek ikerketa batean parte hartu dute

Debagoienako ospitaleko ordezkariek gidatuta gure eskualdean loditasunaren prebalentzia, elikadura ohiturak eta jarduera fisikoaren gaineko azterketa egingo da 6-12 urte bitarteko eskola umeen artean. Txantxiku ikastolari dagokionez, lehen urratsa urtarrilaren 15 eta 16an eman zen, eta egun horietan 5. eta 6. mailetako ikasleei elikaduraren gaineko azalpenak emateaz gain, haur horiekin dagozkion datu antropometrikoak hartu zituzten ikerketa eramaten ari diren profesionalek: altura, pisua...