Gaztelekuko V. Bertso Paper lehiaketa

Txantxiku ikastolako hainbat ikasle Oñatiko Gaztelekuak eta Bertso Eskolak antolatutako lehiaketako saridunen artean Gaur egubakoitza, arratsaldeko  18:00etan, Oñatiko Gaztelekuak eta Bertso Eskolak antolatutako V. Bertso Paper lehiaketako sari banaketa izango da. Horren ondoren gerturatzen diren guztiendako merienda goxo bat eskainiko da.

Epaimahaiaren erabakiz, hauek dira aurtengo Bertso Paper lehiaketako saridunak:

LH sailean:

  1. Ane Mendizabal, Maria Murgiondo eta Mar Posada. Elkar Hezi, 6. maila
  2. Irea Egaña – Txantxiku Ikastola, 5. maila
  3. Malen Osa, Maia Odriozola – Txantxiku Ikastola, 6.maila
  4. Ilia Uriarte – Errekalde Herri Eskola (Urgain). 5. maila
  5. Luka Demestri, Eñaut Zubia – Txantxiku Ikastola. 5.maila

DBH – Batxilergo sailean:

  1. Maider Arregi Zuazola Larraña Institutua
  2. Urko Arregi Zuazola Larraña Institutua
  3. Gontzal Belategi Txantxiku Ikastola

Saridun guztiek, ikasmaterialetan gastatzeko bonoak eta bertsolaritzarekin lotutako sari bat jasoko dute.