Kantu afaria oso arrakastasua izan zen

Pasa den egubakoitzean, Larrain Gain elkartean ikastolako guraso, langile, ikasleohi ... elkartu ginen, eta afari eder baten ostean, hainbat euskal abesti kantatzeko aukera izan genuen. Debagoienako hainbat kidez osatutako Sei Pistols eta Trabuko bat taldekoen laguntzarekin, giro jatorrean, garai bateko eta gaur egungo makina bat abesti kantatu genituen. Amaieran oso garbi geratu zitzaigun guztioi ekimen horri aldiroaldiro jarraipena eman behar zaiola, eta une honetan jakinarazi ezin ditugun beste ideia batzuk ere agertu ziren... Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena agertu nahi diegu antolaketa eta sukaldarizerbitzari lanetan aritu ziren guztiguztioi eta, nola ez, ekitaldia musikaz jantzi zuten Sei Pistols eta Trabuko bat taldeko kideoi.
Portatu zineten!!!

Etiketak: