"Neguko feria" arrakastatsua

LHko 3.mailakook Gaztelanian landutako gaiaren proiektua gauzatu genuen otsailaren 12an. Proiektuaren amaiera "Feria de invierno" antolatzea izan zen. Honetarako baratzeko produktuak eta etxean familian prestatutako jakiak ekarri genituen.  Erakusketara 5 urte, 1. eta 2. mailako ikasleak gonbidatuak izan ziren eta ikusteaz gain  produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten. Argazkietan ikusten den bezala gurasoen, eta baita aiton-amonen, partehartzea oso garrantzitsua izan da eta hemendik eskerrak bidali nahi dizkiegu guzti guztiei.