Eskola garraioaren gaineko bilera informatiboa

Gurasoen Kontseiluko kideek deitutako bileretan eta komunikabideetan jasoko zenutenez, ikasturte honetako 3. hiruhilabetean ESKOLABUS egitasmoaren “pilotajea” egin nahi dugu Elkar Hezi eta Txantxiku ikastolako erabiltzaileon artean. “Pilotaje” horrek hainbat aldaketa ekarriko ditu berarekin eta horiek guztiak azaltzeko BILERA INFORMATIBOA egin nahiko genuke gaur egun garraio zerbitzua hartuta duzuen ikasleon gurasookin. Bilera hori, datorren martitzenean, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan ikastolako aretoan izango da. Goian aipatu bezala, bereziki, gaur egun garraio zerbitzua erabiltzen dutenetzat antolatu dugu bilera hori, baina interesa duen edonork parte hartu ahal izango du saio horretan.