Gaur ospatuko ditugu Inauteriak

Eguraldi iragarpen okerrak baieztatzen badira, Haur Hezkuntzako ikasleak ikastolako jokaslekuan geratuko dira eta Lehen Hezkuntzakoak 15:15 aldera Zubikoa kiroldegiko pilotalekura joango dira
EGITARAUA
 
A) ORDUTEGI LEKTIBOAN (arratsaldeko 14:30etik 16:30era):
  • Haur Hezkuntzakoak 15:30ak aldera jolaslekuan jai­giroan egongo dira: musika, dantzak... Ikasleak jolaslekuan egongo diren tarterako gurasoontzat ere gune bat egokituko dugu. Ekitaldi horietan Bigarren Hezkuntzako ikasleen laguntza izango dute, bai kalejiran, baita trikitilariek eskainiko dituzten soinu alaiekin ere. 
  • Lehen Hezkuntzakoek ikasitako dantzak eta koreografiak eskainiko dituzte. Jakizue, jaia kiroldegiko pilotakekuan izaten bada, gurasook bertako harmailetatik ikusteko aukera izango duzuela.
 
B) Arratsaldeko 16:30etik 18:00etara Ikastolako jolaslekuan ikasle, guraso eta irakasleontzat JAIA (txokolate­ jana, DJ batekin musika eta dantzak…).
Etiketak: