Ortua Eskola martxan jartzeko egokitzapen lanak egin behar ditugu

Martxoaren 8an, goizeko 10:00etatik 13:00etara, ikastolako gurasook eta langileoak auzo­lanean baratza egokituko dugu. 

Orain arte eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, udaberrian ORTUA ESKOLA martxan jarri nahi dugu, eta gure ikasleak bertan lanean has daitezen, aurrez egokitzapen lan batzuk egin behar ditugu: ureztatze sistema jarri, negutegirako sarrera egokitu, inguruak garbitu... Hori dela eta, martxoaren 8an, goizez, auzolanean lan horiek guztiak egin nahi ditugu.

Lanak antola ditzagun, lerro hauen bidez ekimen horretan parte hartzeko interesa eta gogoa duzuenoi ikastolara deituta (943 781204) edota mezua idatzita (txantxiku@ikastola.net) izena eman dezazuela eskatu nahi dizuegu. Aldez aurretik, eskerrik asko!! 

Une honetan eskuartean dugun planaren arabera, hasiera batean egitasmo horretan LHko 4. mailako eta DBHko 1.mailako ikasleek inplikazio zuzena izango badute ere, baratzaren gaiarekin interesa duzuenon ekarpenak eta laguntza estimatuko dugu. Izan ere, proiektua hau aurrera eramateko zuon, gurasoon eta aitona­-amonon beharra izango dugu. Anima zaitezte!!!!

 

Etiketak: