Inauteriak Txantxiku Ikastolan

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, oso giro polita sortu zen antolatutako ekintza guztietan.

Otsailaren 28an, egubakoitzarekin, Txantxiku ikastolan Inauteriak ospatu genituen. Eguraldi eskasaren eraginez, antolatutako ekintzak (dantzak, koreografien erakustaldia, txokolate jana, dantza saioa DJarekin...) ikastolako jolaslekuan eta kiroldegiko pilotalekuan garatu baziren ere, oso arrakastatsuak izan ziren.

Buletin honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldi horietan guztietan parte hartu zenuten guztioi (ikasle, guraso, langile...). Hala ere, aipamen eta eskertza berezia agertu nahi diegu laguntzaile lanetan aritu ziren DBHko 3. mailako ikasleei. Eskerrik asko gazteak!!!

Jakizue, bide batez, egun horretan ateratako argazkiak gure web orrian dituzuela. Azpimarratu nahi dugu TALDE ARGAZKIAK datozen egunotan jarriko ditugula web orri horretan, eta bertatik deskargatu edota bidaliko dizuegun zirkularraren bitartez eskatzeko aukera izango duzuela.