Kilometroak 2014ren Gure Zozketa ekimen berria

Urriaren 5ean, Orion, KMK 2014 jaia ospatuko da ERRIA TXIKOTA!! lelopean. Dakizuenez, Kilometroak jaia gure hizkuntza, gure kultura, ikastolen mugimendua indartzeko ekimena da, batetik, eta, bestetik, antolatzen duen ikastolarentzat diru baliabideak eskuratzeko bidea. Horiek horrela, aurten, lehendabizikoz GURE ZOZKETA ekimena jarri da martxan gure artean. Ohiko loteriarekin antza duen zozketa horrekin 60.000 €ko saria eskuratuko du txartel irabazlearen jabeak.

Ekimen berri horretan ikastola eta ikastolakide guztion inplikazioa ezinbestekoa denez, Txantxiku ikastolaren Kontseilu Errektoreak jarduera hau bultzatzea erabaki du.

Hemen Oriotik bertatik pasatu diguten idatzia helarazten dizuegu, eta agiri horrekin edo posta elektroniko bidez, zenbat txartel eskuratu nahi dituzuen jakinaraz diezagukezue.

Etiketak: