Zuzenbideko ikasleak Olaburun

Batxilergoko 2. mailako ikasleok lantzen ari garen unitatearen barnean, jarduera osagarri gisa, irteera pare bat egin dugu. Batetik, martxoaren 6an, Bidebarrieta kalean dagoen Oñatiko Udaleko Enplegua Zerbitzuko bulegoan izan ginen, eta bertan Jesus Mari Ugarte teknikariak zerbitzu horrek eskaintzen duenaz azalpenak eman zizkigun. Bestetik, martxoaren 7an, Jesus Marirekin berarekin Zubillaga auzoan dagoen Olaburu enpresa ekimen zentroa bisitatu genuen.

Eskerrik asko Jesus Mari, eskaini diguzun tarteagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik.