Ikasle Eslovakiarrekin Elkartrukea

Irailaren 11n Kosice hiriko 30 ikasle etorri ziren Oñatira Txantxiku Ikastolako batxilergoko 1.mailako ikasleekin elkartrukea egiteko. 2004an martxan jarritako ekimena da hau eta bi urtez behin burutzen dugu gure ikastolan. Oñatiar ikasleen etxeetan ari dira astea pasatzen eta ekintzaz beteriko izan dute aurretik: Gasteiz, Bilbo edo Donostiako hiriburuak ezagutzeaz gain, Urbiara igo dira, herri kiroletan aritzeko aukera izan dute eta gure Ikastolako proiektu berriak ezagutu dituzte. Gaur gauean Gaztelekuan agur festa ospatuko dute ikasle eslovakiarrak eta oñatiarrak elkarrekin.