Pauso Berriak ekimen arrakastatsua

Pasa den martitzenean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, ATZEGI eta GUREAK erakundeek garatzen duten egitasmoa gizarteratu zen Apirilaren 1ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian PAUSO BERRIAK ekimenaren gaineko ekitaldia izan zen. Pauso Berriak GUREAK ITINERARY eta ATZEGIK sustatutako programa da eta horren helburua da adimen urritasuna duten pertsonak beren lan ibilbidean laguntzea, betiere komunitatearen parte diren enpresa, erakunde edo ageriko lanpostuetan, esaterako, ikastetxeak, museoak, egoitzak, udaletxeak, bulegoak… Gure lankide Ainhoa Inda programa horretan parte hartzen ari da, eta Txantxiku ikastola erakunde laguntzaileen artean dago.

Informazio gehiago: http://www.pausoberriak.net/eu/