Txantxiku ikastolaren eguna 2014

Jarduera eta ekintzez betetako astea dugu aurrez aurre. Martxoaren 24an jaso zenuten TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA 2014 ospatzeko antolatu ditugun  ekitaldien egitaraua. Diptiko horretan ikusiko zenutenez, datozen egunotan hainbat jarduera eta ekitaldi izango dira gure ikastolan, eta horietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

ZATOZTE GUREKIN!!!!

Ikus programa hemen.

OHARRAK:

  • Astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, Ikastolaren eguneko emanaldian parte hartuko dugun irakasle eta gurasook entsegua izango dugu. Utzi lotsa alde batera eta etorri gurekin ondo pasatzera!!! Guztion artean ekimen polita antolatuko dugu!
  • Zapatuko ekitaldietarako (kiroldegiko muntatzelanak eta otamena-luntxa) laguntza deia jaso duzue zuetako batzuk. Honen bidez gogorarazi nahi dizuegu laguntza eskaintzeko asmoa duzuenoi apirilak 8rako izena ematea komeni dela. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
  • Egitarauan ikusiko zenutenez, Eskola Agenda 21 lantaldeak antolatuta, apirilaren 13an, domekan, BIZIKLETA MARTXA izango da. Zatozte zuen semealabekin Oñati eta San Prudentzio arteko bidegorriaz gozatzera. Bestalde, apirilaren 30ean OINEZ IKASTOLARA ekimena gauzatuko da. Horren gaineko informazioa datozen egunotan jasoko duzue.
  • BIDEZKO MERKATARITZA DENDA: Apirilaren 11 eta 12an Kale Barriako 9an, goizetan 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan 18:30etik 20:30era, bidezko merkataritza denda zabalduko da. Denda horretan zuen eskura izango diren produktuen salmentarekin lortuko den dirua bideratuko da Mª Carmen Markuleta oñatiarra Dominikar Errepublikan bertako haurrei laguntzeko garatzen ari den proiektura.