CINDERELLA ANTZERKI EMANALDIA

Istorio maitagarriaz gozatzeko aukera izan genuen 3. eta 4. mailako ikasleok Face to face-eko aktoreekin!!! Cinderella eta bere bi ahizpa gaiztoen abenturak eta haserreak entzun eta ikusi genituen. Cinderella printzearen  urtebetetzeko festara joan zen, eta zapata galdu zuen. Zapata aurkitu ondoren, printzea haren jabearen bila ibili zen, aurkitu zuen arte: Cinderella zen, noski! Printzeak ezkontzeko eskatu zion, eta, horrela, Cinderella printzesa bihurtu zen.

Gustura eta algaraka ibili ginen! Gainera interpretaziorako eta dantzarako gure dohainak ere erakutsi genituen.

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK