DBH 3koak Ulma Forjan

Urtarrilaren 26an, DBH 3 mailako ikasleak Zubillagara joan ginen Ulma Forjaren eraikina ikustera. Lehenengo azalpen batzuk jaso genituen bilera gelan eta, ondoren, atal ezberdinak bisitatzeko aukera izan genuen: lehengaien biltegia, forjako lineak, mekanizatua eta, azkenik, biltegi automatizatua. Ikusgarria eta oso interesgarria izan zen bisita eta benetan ondo hartu gintuzten bertan. Bukatzeko, eskerrak eman nahi genizkioke Ulma Forjari inguruko industria ezagutzeko eman digun aukeragatik eta, bereziki, Jon Arrillaga, Asier Zulueta eta Mertxe Ibaberi ,beraien azalpen eta prestutasunagatik. Hurrengora arte!

Etiketak: