Internet-i buruzko hitzaldiak

Batxilergoko 2.mailako IKT ikasgaiko ikasleak azken hilabeteotan Internet eta sare sozialen segurtasuna aztertzen aritu dira gelan. Gaiari amaiera borobila emateko eta, otsailaren 7an Interneten Erabilera Seguruaren Nazioarteko Eguna ospatzen zela aprobetxatuz, DBH 1. mailako ikasleengana gerturatu dira gaiaren inguruan hitzaldi eta jarduera ezberdinak egitera. Bi saio burutu dituzte elkarrekin eta ordenagailu edo mugikorrarekin aritzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait gomendio interesgarri partekatu dituzte.

Etiketak: