IKASLE OHIEN BAZKARIA

Dakizuen bezala aurtengoa urte berezia da Txantxiku Ikastolarentzat, izan ere 50 urte betetzen ditugu. Urte eta zenbaki borobila izanik, aurten Ikasle ohien bazkaria antolatuko dugu datorren apirilaren 30ean. Badira bost urte azken aldiz elkartu ginela eta berriro une goxo haiek gogora ekarri nahi ditugu. Zuen agendetan gorde egun hau, ospakizun ederra izango da eta!

Bazkaria eta eguna giro ezin hobean igarotzeko, zuen laguntza ere eskertuko genuke. Egun horri dagozkion xehetasunak finkatzeko antolakuntza taldea osatzen ari gara. Zure laguntza behar dugu ospakizun hau berezia izan dadin. Eman izena martxoaren 15a baino lehen hurrengo loturan klik eginez edo ikastolara deituz (943 78 12 04).

ANTOLAKUNTZA TALDEAN IZENA EMAN