Apirilaren 30ean OINEZ IKASTOLARA!!!

Utz ditzagun kotxeak etxean eta joan gaitezen denok elkarrekin oinez ikastolara

Eskola Agenda 21eko kideek bultzatuta, apirilaren 30ean, goizeko 8:15ean, OINEZ IKASTOLARA!!!! egitasmoa gauzatuko dugu. Etxetik ikastolarainoko bidea elkarrekin eta oinez egiteko honako puntu hauetan bilduko gara: Olakuan (autobus geltokian), Errekalden (Urbia tabernaren aurrealdean), Kasablankan eta Errementari Plazan.

OHARRA: Bide hori egiteko arduradunak izango ditugu aipatutako puntuetan.

Anima zaitezte!! Bidal itzazue zuen seme­-alabak oinez!!

 
Etiketak: