50.urteurreneko ekintzak

Dakizuen bezala, datorren apirilaren 30ean kiroldegian IKASLE OHIEN BAZKARIA ospatuko dugu. Bazkarirako txartelak apirilaren 3tik 24ra bitartean egongo dira eskuragarri IKASTOLAKO IDAZKARITZAn, BIZIPOZen eta IZARRAITZen 20€-tan. Egun horretarako menua hau izango da:

  • Onddoez betetako hostorea.
  • Ganba eta gula entsalada epela.
  • Txahal karrillerak.
  • Txokolatezko brownia izozkiaz

Ospakizun honen aitzakian IKASLE OHIEN BIDEO LEHIAKETA antolatu dugu. Oso erraza da bertan parte hartzea: ikastolarekin lotura duen pasarte, bitxikeri edo istorio labur bat bideoan jaso eta ikastolara bidali behar duzu. Aspaldiko gelakideekin batera, bakarrik, kuadrilan... nahi duzun gailuarekin (telefonoarekin edo bideo-kamararekin) bideo motz bat grabatzea nahikoa da.  Bideoak apirilaren 23ra arte jasoko ditugu eta jasotako guztiekin bozketa zabalduko dugu. Botu gehien eskuratzen duen bideoari Txandako dendetan gastatzeko 100€-ko bonoa emango zaio sari bezala. Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago HEMEN.