Juan Kruz Igerabideren bisita

Apirilaren 7an Juan Kruz Igerabide idazleak LHko 6. mailako ikasleokin solasaldia izan zuen. Guk geuk aurrez bere obra aztertuta genuen eta jakingura handia geneukan, bai bere bizitzaren berri jakiteko, baita bere idazle sena nondik zetorkion ezagutzeko ere. 

Bisitaren une batean LHko 2. mailakoak ere gure gelara etorri ziren, eurak ere Juan Kruzen lanetan murgilduta daudelako. Oso arratsalde ederra pasatu genuen elkarrekin. Mila esker, Juan Kruz! Segi horrela!