Errigorako saskiak

Urtero legez, hemen ditugu ERRIGORA-ko produktuak eskuratzeko aukera. Aurtengo udazkeneko kanpainaren bitartez, amets berrietarako zubi berriak eraiki nahi dira. Zubiak, ekoizle, nekazari, kontsumitzaile eta elaboratzaileen artean; baina batez ere, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleen artean zubi berriak eraiki nahi dira, egunen batean euskaraz bizitzeko egitasmo berriak martxan jartzeko ametsa egia bihur dadin. Horretarako, aurtengoan ere bi saski mota desberdin eskuratu ahal izango dira: beltza edo zuria. Biak ala biak 50€-tan. Azaroaren 10a izango da saskiak eskatzeko azken eguna.

Eskariak LOTURA HONEN bitartez egin ditzakezue edota ikastolako idazkaritzara deituz (943 78 12 04).