Atzerrian hizkuntz ikastaroak egiteko deialdia

Eusko Jaurlaritzak Ingeleseko, Frantseseko eta Alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko agindua argitaratu du. Deialdia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat zuzenduta dago.

Eskaera urriaren 24tik azaroaren 23ra (biak barne) egin ahal izango da. Ikasleak derrigorrez bete behar du eskaera orria eta, inprimatu eta sinatu ondoren, ikastolako idazkaritzan aurkeztu behar du azaroaren 24a baino lehen. ​

Ondorengo loturetan eskuratu ditzakezue aginduaren informazio orokorra, betebeharrak eta ikaslearen eskabide orria​.