Manu Arregirekin unibertsoari buruz ikasten

Urriaren 26an 5. mailako ikasleok orain lantzen ari garen unibertsoaren gaia dela eta, Manu Arregi fisikoaren azalpena jaso genuen gelan. Asko disfrutatu genuen zeruan dauden konstelazioak eta beste hainbat bitxikeria interesgarri ezagutzen. Gainera, bukaeran, plazatik kohete bat bota genuen! Ilunabarrean, ikasleak, gurasoak eta irakasleak Manuren gidaritzapean Torrealden zeru gangaren behaketa egin genuen. Benetan interesgarria! Mila esker, Manu!

ARGAZKIAK IKUSI

Etiketak: