Bisita Gidatuak

Otsaileko lehenengo hamabostaldian matrikula epea irekiko da eta, honen harira, Txantxiku Ikastola gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako BISITA GIDATUAK antolatu ditugu, gure ikasleen egunerokotasuna bertatik bertara ikusteko. Bisita gidatuan, Txantxiku Ikastolako espazioak ikusteaz gain, ikasleek egiten dituzten jarduerak, jolasak eta eguneroko lana nolakoa den ikusi ahal izango dituzu.

Bisita bakoitzeko plaza mugatuak izango direnez, aurrez bisita egiteko izena eman beharko da taldeak osatu ahal izateko. Taldeak izen ematearen arabera osatuko dira eta horretarako ondorengo galdetegia erabil dezakezue. Datu guztiak bete ondoren, GORDE botoiari sakatu.