Ikastolaren Eguna 2014

Eskerrik asko guztioi zuen laguntza eta parte­hartzeagatik

Aurtengoan ere TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA arrakastatsua izan da, eta lorpen horretan norbanakoaren ahalegina eta guztion arteko elkarlana, auzolana, funtsezkoak izan direla azpimarratu behar da. Beraz, ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO guzti-­guztioi (guraso, ikasle, langile, laguntzaile, herritar...) zuen inplikazioagatik.

Egubakoitz goizeko ikasleen jolas eta lehiaketekin eman genion hasiera asteburu trinkoari. Eguerdiko BHko ikasleen bazkariak, bazkalosteko jaialdiak eta puzgarriek eta arratsaldeko jaialdi bikainak osatu zuten lehen eguna.

Zapatu goizean, ate irekiek, ikasleen tailerrek, talo tailer arrakastatsuak, puzgarriek eta... otamenak haur, gazte eta helduak "ase" zituzten. Zer esan zapatu arratsaldeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen BIZIPOZA emanaldiaz. A zelako bizipoza eman zieten pailazoek bertatu ziren guztiei!!!

Asteburuari amaiera emateko, eta eguraldi bikainarekin, BIZIKLETA MARTXA izan zen. Horretan ere, familietako kideen eta langileen parte­hartzea aipagarria izan zen.

Hemen dituzue asteburu guztiko argazkiak eta ostiraleko jaialdiko bi bideo.