Ikastolaren astea 2020

Aste honetan ospatzekoak ginen 2020ko IKASTOLAREN ASTEA. Bizi ditugun garai berri hauek baina, ospakizun guztiak bertan behera uztera behartu gaituzte. Hala eta guztiz ere, gure ikastolaren astea modu xume batean ospatu nahiko genuke zuek guztiokin batera! Horretarako EGITARAU txiki bat prestatu dugu, zuek ere zuen etxeetan aste honi ikutu berezia emateko! Animatu eta parte hartu!!!

Gurekin urtero izaten diren pailazoak ere, Ikastolaren Astearekin gogoratu dira eta mezu polit hau helarazi digute.