Nor gara

Ikastola gara, Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide

  • 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
  • Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
  • Pedagogian aurrerakoiak.
  • Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
  • Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.
  • Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.

 

Kooperatiba integrala eta parte-hartzailea

  • Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
  • Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
  • Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.
  • Gelako ordezkariez osatutako Gurasoen Kontseilua.
  • Erkide Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko kide.

 

Ikaslea ardatz

Euskal Curriculumean jasota dauden oinarrizko hezkuntzaren xedeak kontuan izanik, ikaslea gizabanako, gizartekide eta izadi-kide gisa era orekatuan garatzeko oinarri sendoak jarri eta helduarorako prestatu: komunikatzen ikasiz, norbera izaten ikasiz, elkarrekin bizitzen ikasiz, egiten eta ekiten ikasiz, pentsatzen eta ikasten ikasiz.
  • Haurraren beharretara egokitutako hezkuntza, bere garapenean oinarritutakoa.
  • Genero berdintasunaren alde lanean.
  • Bakarkako jarraipen hurbila: ikasturte hasierako bileraz gain, guraso eta tutoreen arteko bi elkarrizketa gutxienez.
  • Laguntza zerbitzua (laguntza gela, logopedia eta psikologia zerbitzuak).
  • Ikasleei eta gurasoei laguntzeko orientazio pertsonala eta akademikoa.
  • Ikasle etorkinei erantzuteko lan taldea.
  • Ikasleen asebetetzea eta iritzia aintzat hartuz.

 

Euskara eta Euskal Kultura oinarri

  • Euskal Herri osoko erreferentziak jasotzen dituzten Ikastolen Elkarteko ikasmaterialak erabiltzen ditugu.
  • EGArako prestakuntza, hizkuntzaren erregistroak, Euskal Kultura ikasgaia, bertsolaritza...
  • Jaiak eta ospakizunak, ikastolan eta herrian: Euskararen Nazioarteko Eguna, Olentzero eta Mari Domingi, Santa Ageda, Inauteriak, Korrika, Txantxiku Ikastolaren Eguna, San Juan bezpera…