Agenda 21

Ingurumen Astearen barruan, pasa den irailaren 18an Hirigitza Taktikoko ekimena burutu genuen Ikastolan. Ikastola eta kiroldegi arteko eremuan kotxeek duen protagonismoaren aurrean, hauen aparkalekuak hartu genituen oinezkoentzat espazio gehiago irudikatuz.

Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkariek, Oñatiko Udalbatzarrean parte hartu zuten pasa den astean. Energia eta Klima Aldaketa gaiarekin lotuta, beraien proposamenak eta konpromezuak aurkeztu zizkioten Udal taldeari. Lehen Hezkuntzako ikasleek herrian bizikletentzako aparkeleku gehiago jartzea eskatu zieten eta, baita, bidegorri sarea hobetzea eta garraio publikoaren erabilera sustatzea. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, Kiroldegi berriaren eraikuntzan energia berriztagarrien erabilera kontuan hartzea eta ahalik eta eguzki argi gehien aprobetxatzea proposatu zuten.

Egun batez bada ere, lortu dugu Ikastola kanpoko eremuan segurtasunez jolastea. Ikastola eta Kiroldegi arteko aparkalekuak kendu eta pozik aritu gara, kotxeen beldurrik gabe. Eskola Agenda 21eko guraso taldeari esker, Hirigintza Taktikoko ekimen hau aurrera eramatea posible izan da.

ARGAZKIAK IKUSI

Pasa den maiatzaren 30ean udalbatzarra izan genuen Eskola Agenda 21eko taldekideok Oñatiko Udaletxean. Bertan, alkateari eta ingurumen teknikariei proposamen berriak eskaini genizkien. Alde batetik, Foruen Enparantzako kiosko inguruko parkea egokitzea eskatu genien, natur eta jasangarritasun irizpideak kontutan harturik. Bestetik, kultura aniztasunari garrantzia emate aldera, beste herrialdetako produktuak azokan saltzeko eskaera egin genuen.

Apirilaren 25ean Oñatiko hiru ikastetxeok Eskola Agenda 21eko foroa izan genuen. Urtero egiten dizkiogu Udalari proposamen ezberdinak eta, aurten, kultura aniztasunari buruzkoak lantzen aritu ginen. Datorren maiatzaren 30ean izango den Udalbatzarrean aurkeztuko ditugu landutakoak.

bizikletaMartxa

Hilaren 10ean, bizikleta ibilalditxoa antolatu genuen herrian zehar. Eguzkia lagun, Agenda 21-eko kideek, guraso eta seme-alabek ekintzan hartu genuen parte. Bi ibilbide izan ziren: lehenengoa, Foru Enparantzatik San Prundentziora eta, bigarrena, Foru Enparantzatik Santxolopetegira. Aurten gainera berritasun bat izan dugu; ibilaldiaren amaieran Sustrai frutategiak eskainitako fruta jan genuen plazan. Goxoa benetan!!!!!!

Gure eskerrik beroenak Sustrai frutategiko arduradunei.

Elikadura jasangarriaren aldeko proposamenak azaldu zizkieten udal agintariei.

Pasa den martitzenean, hilak 20, Ingurumen Batzordeko gure ikasleek udaleko bilkuran parte hartu zuten. Oñatiko beste ikastetxeetako ikasleekin adostutako proposamenak azaldu zizkieten Mikel Biain alkateari eta udaletxeko teknikariei. Interes handiz jarraitu zituzten elkarri emandako azalpenak. Ea guztion artean lortzen dugun elikatzeko ohitura jasangarriagoak sustatzea.

foroaAgenda21

Apirilaren 30ean herriko ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren eta udalean aurkeztuko dituzten proposamenak bateratu zituzten

agenda21

Ikasturte honetan elikadura orekatua eta jasangarria lantzen ari gara

RSS - Agenda 21-era harpidetu