danborrada

Danborra nik jotzen dut!

Danborra zintzilik,makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen irailaren 20ko goiza beste urte batez. Aurten ere, Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira parte-hartzaileak.

Haur danborrada egubakoitzean ospatuko da

Oñatiko jaiak direla eta, datorren asteko zapatuan, irailaren 21ean, Haurren Danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urteroko ohiturari jarraituz, bezperan, irailaren 20an, egubakoitza, DANBORRADA antolatu dugu goizeko 11:00ak aldera TXANTXIKU IKASTOLAN.

Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak San Juan kaletik behera plazaraino joango dira. Ikasle bakoitzak desfilerako danborra etxetik ekarri beharko du. Danborrari gorroak edo txanoak berriz, gelan prestatuko ditugu.

Danborra nik jotzen det!

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.

ARGAZKIAK

Danborra Nik Jotzen det!

danborrada

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurtengoan ere, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta LHko 1.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak. Eta, nola ez, Haur Hezkuntzako 1 eta 2 urteko ikasle txikiek ere izan zuten aukera danborra astintzeko.

Danborrada badator

Dakizuenez datorren zapatuan, irailak 26, Oñatiko jaiak direla eta haurren danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urtero bezala, bezperan, irailaren 25ean, danborrada antolatu dugu goizeko 11:00k aldera. Aurten ere, plazara joango gara eta bertan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek parte hartuko dute. Honetarako, HAUR HEZKUNTZAKO HAUR BAKOITZAK danborrero gorrua gelan prestatuko du, baina DESFILERAKO DANBORRA ETXETIK EKARRI BEHARKO DU.

Danbor hotsez gozatzen

Danborrada 2014

Oñatiko jaixak geroz eta gertuago ditugun honetan, Txantxiku Ikastolan ere berotze ariketak egiten hasiak gara. Asteburu honetan izango den haurren danborradak animatuta, geuk ere geure danborrada egin dugu gaur goizean.

RSS - danborrada-era harpidetu