Elkartrukeak

Ikasle eslovakiarrekin elkartrukea

Irailaren 9tik 15era ikasle eslovakiarrak izan ditugu Oñatin gure ikasleekin elkartrukean. Euskal hiriak bisitatu dituzte eta Urbiara mendi irteera ere egin dute. Gustura ibili dira. Ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza oñatiarrekin. Datorren ekainean itzuliko diete bisita gure ikasleek eta Eslovakiara bidaia egingo dute.

DBH 1. IKABIL Elkartrukea.

Data: 
Asteazkena, 2016, Urria 26 - 00:00-tik Ostirala, 2016, Urria 28 - 23:55-ra

DBH 1. mailako ikasleak Gasteizera joango dira Armentia Ikastolarekin elkartrukea burutzera.

Eslovakia Express

Batxi1ekoak_Eslovakian

Bueltatu gara jada Eslovakiatik!

Lagun berrien adeitasuna eta bizipen interesgarriak maletan sartuta itzuli gara Kosicetik. Esperientzia bikaina izan da! Europan zehar geldialdi batzuk egin eta Eslovakiako hainbat bazter ezagutu dugu, bertako ohitura, kultura, jende, gastronomia eta abar luze batekin batera.

Beraien bisita jasoko dugu ekainean, gogotsu ekingo diogu beraien egonaldia prestatzeari.

RSS - Elkartrukeak-era harpidetu