Kantu afaria

Eskerrik asko kantu afariko partehartzaileok!

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekintza posible egin zuten guztiei, antolatzaileetatik hasi, musikarietatik pasa eta nola ez, sukaldean burubelarri ibili zirenei!

Aldarte ona aitzaki, EITB maratoian parte hartzeko aukera ere ez genuen galdu eta, “Lau teilatu” kantaren geure bertsioa egin genuen! Ikusi HEMEN

Kantu Afaria Giro Ederrean

kantuAfaria
Urtarrilaren 22an laugarren aldiz, Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta, Kantu Afaria izan genuen Larraingain elkartean. Bapo afaldu ondoren, Sei Pistols eta Trabuko bat taldearekin urretxindor kantariak bilakatu ginen. Sekulako giro politaz gozatu genuen.

Kantu Afaria

Aurreko egubakoitzean hirugarren aldiz, Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta, Kantu Afaria izan genuen Larraingain elkartean. Bapo afaldu ondoren, Sei Pistols eta Trabuko bat taldearekin urretxindor kantariak bilakatu ginen. Sekulako giro politaz gozatu genuen.

Kantu Afaria urtarrilaren 30ean

KantuAfaria

Datorren urtarrilaren 30ean kantu afaria egingo da Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta. Larraingain elkartean afalduko da eta bertan izango ditugu Sei Pistols (eta trabuko bat) taldeko kideak; zuzeneko musika ekitaldia eskainiko digute. Gonbidapena ikastolako guraso, irakasle, langile eta ikasle ohiei dago zuzenduta. Aurtengoarekin hirugarren aldia da kantu afaria egiten dena eta, aurrekoetan bezala, giro paregabea aurreikusten da.

Kantu afaria oso arrakastasua izan zen

kantu afaria

Pasa den egubakoitzean, Larrain Gain elkartean ikastolako guraso, langile, ikasleohi ... elkartu ginen, eta afari eder baten ostean, hainbat euskal abesti kantatzeko aukera izan genuen. Debagoienako hainbat kidez osatutako Sei Pistols eta Trabuko bat taldekoen laguntzarekin, giro jatorrean, garai bateko eta gaur egungo makina bat abesti kantatu genituen. Amaieran oso garbi geratu zitzaigun guztioi ekimen horri aldiroaldiro jarraipena eman behar zaiola, eta une honetan jakinarazi ezin ditugun beste ideia batzuk ere agertu ziren...

RSS - Kantu afaria-era harpidetu