kiva

Pasa den urriaren 11n, Txantxiku ikastolan KiVa EGUNA ospatu genuen. Egun horretan egindako ekintzekin KiVa saioak lantzeari ekingo diogu “ofizialki”. Dakizuenez, KIVA PROGRAMArekin duela bi ikasturte hasi ginen Euskal Herriko hainbat ikastola eta ekimen horren helburu nagusiak hauek dira: jazarpenaren prebentzioa, horrelako ekintzak murriztea eta horiek eragindako ondorio negatiboak gutxitzea. Pasa den eguenean, batetik, gure eskua oinarri hartuta, eskulantxo bat egin genuen JAZARPENARI STOP!!!! irudikatu nahian.

Dakizuenez, 2016/2017 ikasturtean eskola jazarpenari aurrea hartu nahi dion KiVa proiektua martxan jarri zen Euskal Herriko hainbat ikastoletan eta Txantxiku Ikastola horien artean dago. Datorren EGUENEAN, maiatzak 3, arratsaldeko 18:00etan, Txantxiku Ikastolako aretoan izango den solasaldian proiektu horren gaineko zertzelada nagusiak berrikusiko dira (KiVa programa, erabiltzen dugun materiala, jazarpenaren aurrean etxean eta ikastolan egin daitekeenaren gaineko xehetasun batzuk…).

Pasa den astelehenean, urriak 16ean, KIVA EGUNA ospatu genuen ikastolan. Aurretik ere jarduera puntual batzuk egin baditugu ere, ekimen honekin hasiera emango diogu “ofizialki” 2017/2018 ikasturteko KiVa saioen lanketari.

KiVa

Eguaztenean aurkeztuko du Txantxiku ikastolak urtarriletik aurrera ezarriko den bullying-aren aurkako KiVa programa. Finlandian garatutako programa honen helburua zera da: eskola-jazarpena murriztea, prebenitzea eta eragindako ondorio negatiboak apaltzea. Aurkezpenean bullying-ari edo jazarpenari buruz, KiVak erabiliko duen materialaz eta KiVa taldearen egitekoaz hitz egingo da. 

RSS - kiva-era harpidetu