batxi 1 17-18

Batxilergo 1.mailakoak BTEK zentroan

Apirilaren 25ean Batxilergo 1. mailako ikasleak Zamudioko parke teknologikoko BTek (Bizi Teknologia) interpretazio zentroan egon ziren. Bertan parke teknologikoan jorratzen diren hainbat gai ikusi genituen, hala nola genetika, nanoteknologia, material berriak, domotika, etxeko energia gastua eta bere aurrezpena, informatika eta sareak etab. Zentroa gai ezberdinak jorratzen dituen guneez hornitua dago eta gidari eta multimedia aurkezpenen laguntzaz gai ezberdinei buruzko informazioa eta gauza berriak ikasi genituen.

Batxilergo 1.mailakoak proiektuka lanean

Martxoaren 1ean, Batxilergo 1.mailako ikasleek egun berezia izan zuten ikastolan. Goizean goiz, ikasleak taldeetan banatu eta talde bakoitzak proiektu desberdin bati aurre egin behar izan zion goiz guztian zehar. Txantxiku Ikastolak, arlo pedagogikoaren berrikuntzan egiten ari den lanaren emaitza izan da saio hau. Gelaratutako proiektu guztiak ikastolako irakasleek udazkenean jasotako formazio saioetan sortu eta garatu zituzten. Esperientzia aberasgarria izan da bai ikasle baita irakasleentzat ere eta batxilergoko etorkizuneko urratsak finkatzeko lagungarria izan da.

Aita Menni ospitalera bisita

Abenduaren 13an Batxilergoko 1. mailako ikasleok Aita Menni Ospitala bisitatu genuen. Bertan, Ospitalean artatzen dituzten pazienteen kalte ezberdinak azaldu zizkiguten eta drogen eta hauen eraginen inguruko azalpen sakona entzun genuen. Ondoren, drogekiko izandako menpekotasunaren ondorioz, bertan artatuak izaten ari diren bi pertsonen testigantzak ere zuzenean entzuteko aukera izan genuen. Oso hunkituta atera ginen guztiok bisitatik.

RSS - batxi 1 17-18-era harpidetu