lh 6.maila 17-18

6. mailakoak Donostian

Maiatzaren 24an, Oñatiko Eskola Kirola batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako patinaiaren hastapenei buruzko ikastaroan parte hartu genuen Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok. Egun borobila pasatu genuen: goizean, Eureka! Zientzia museoa kimika tailerra eta bisita gidatua egin genituen eta arratsaldean, Txuri Urdin izotz jauregian irristaketa. Egun ederra, benetan!

ARGAZKIAK

6. mailakoak Gipuzkoako Odol Emaile Elkartekoekin

Egun hauetan Odol Emaileen elkarteko kideak Lehen Hezkuntzako 6. mailako hiru geletan izan ditugu. Zirkulazio aparatua aztertu dugu eta odola ematearen garrantziaz jabetu gara. Hainbat jarduera egin ditugu: bideoak ikusi, odolaren osagaiak bereiztu... Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko, bikote!

RSS - lh 6.maila 17-18-era harpidetu