dantza

Candem Town jaia

Pasa den maiatzaren 25ean Camden Town dantza akademiako ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zen Bergaran. Gure ikasleak ere bertan egon ziren urte guztiko lanaren fruitua erakusten. Bi taldetan banatuta, dantza ederrak eskaini zituzten.

Jaialdia bera ere oso polita izan zen eta adin desberdineko dantzariek estilo askotariko dantza zoragarriaK eskaini zituzten: hiri dantzak, areto dantzak, balleta, manbo,  txa-txa-txa, dantza garaikidea... Ikusleek arratsalde hunkigarria pasatzeko aukera izan zuten.

Ikastolako ikasleak Bergaran dantzan

Aurten ere Candem Town Dance Academy eskolak dantza ikastaroak eskaini ditu ikastolako eskolaz kanpoko jardueren baitan. Astero-astero biltzen dira gure ikasleak aretoan bere saioak egiteko eta pasa den apirilaren 15ean ikasitako guztia erakusteko aukera izan zuten Bergaran ospatutako jaialdian. Bertan, Bergara, Elgeta, Soraluze, Antzuola, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta eta Elgoibarko dantzariekin elkartu ziren eta emanaldi ederra eskaini zuten. Gure ikasleek dantza garaikideko pieza bat eta “Street dance” estiloko bigarrena eskaini zuten eta emaitza bikaina izan zen!

RSS - dantza-era harpidetu