hh 3urte 17-18

Papiroflexia 3 urteko haurrekin

Joan den ostegunean, maiatzaren 3an, 3 urteko haurrok bisita berezi bat izan genuen. Paperarekin animaliak egiten trebea den Joxe Angel etorri zen gurera. Papera alde batera eta bestera tolestuz, gure aurrean oilo bat, txita bat eta sagu zahar bat ere berehala egin zituen. A zer momentua pasa genuen! Eta hori gutxi balitz, etxera eramateko oparia ere egin zigun! Mila esker Joxe Angel!

ARGAZKIAK IKUSI

RSS - hh 3urte 17-18-era harpidetu