praktika onak

Batxilergo eta Lanbide Heziketako Praktika Onen jardunaldia

Apirilaren 10ean ospatu zen Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Praktika Onen VI. Jardunaldia Ikastolen Etxean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo ikasketetan ikastoletan egiten ari garen berrikuntza pedagogikoak aurkeztu zituzten hainbat ikastolek, tartean gureak, Txantxiku Ikastolak. Aurtengo ikasturtean gure ikastolako irakasleek sortu eta gelaratutako bi erronka aurkeztu genituen bertan: "Hi-Dron" eta "Etorkinekin solasean".

DBH-ko Praktika Onen I. Jardunaldia

Bost urte dira EKI proiektua Euskal Herriko ikastoletan martxan jarri genuenetik. Aldaketa nabarmenak ekarri ditu proiektu honek DBH-ko etapan eta geletan esperimentatutako transformazio guzti horiek partekatzeko Praktika Onen I. Jardunaldia egin zuten pasa den maiatzaren 16ean ikastoletako irakasleek Hernaniko Orona Ideon. Ehun irakasle inguru bildu ziren, tartean Txantxiku Ikastolako arduradun pedagogikoak geletan egiten dena partekatzeko. Gure ikastolak gurasoei zuzendutako EKI GURASO ESKOLA aurkeztu zien gainontzeko ikastola guztiei.

RSS - praktika onak-era harpidetu