mugikortasun astea

Hirigintza taktikoa ikastolan

Egun batez bada ere, lortu dugu Ikastola kanpoko eremuan segurtasunez jolastea. Ikastola eta Kiroldegi arteko aparkalekuak kendu eta pozik aritu gara, kotxeen beldurrik gabe. Eskola Agenda 21eko guraso taldeari esker, Hirigintza Taktikoko ekimen hau aurrera eramatea posible izan da.

ARGAZKIAK IKUSI

Mugikortasun astea

Irailaren 17tik aurrera Mugikortasun astea ospatuko da eta gure ikasleek ere ekintza desberdinak izango dituzte:

Irailak 17an, astelehena, Eskolako Bidea ekimenaren barruan "Juntalekuen aurkezpen ekitaldia" burutuko da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen parte hartzearekin 4. mailako ikasleek aurreko ikasturtean eskolarako bidea elkarrekin egiteko juntaleku aproposak kalean identifikatu eta herriko mapan kokatu zituzten. Juntaleku hauen bitartez haurrek eskolako bidea elkarrekin eta modu autonomoan egitea sustatu nahi da eta zeramikazko baldosa bat jarrita identifikatuko dira.

RSS - mugikortasun astea-era harpidetu